Denboraldiko lehen txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2019ko otsailaren 7a

Pasa den larunbatean, otsailak 2, Bergarako Labegaraieta Kiroldegian denboraldiko lehen gimnastika txapelketa jokatu zen.

Belabietako gimnasta kadete, jubenil eta seniorrek hartu zuten parte. Honako sailkapena lortu zuten:

  • Jubenil A taldeak 6. postua.
  • Kadete K1-ek 3.a eta K2-k 12.a.
  • Banakako lanean, jubenil A mailan, Alazne Iturbek 9.a; kadete A mailan Inko Oruesagastik 10.a eta kadete B mailan Olaia Plazasek 6.a; Olaia Garziarenak 8.a; Eider Lasartek 12.a eta Maddi Iguaranek 19.a.

Hurrengo txapelketa Donostiako Karmelo Baldan jokatuko da otsailaren 17an. Belabietako alebin Laskorain eta Herrikide taldeek parte hartuko dute eta infantil B1 eta B2 taldeek infantil mailan. Benjaminen topaketa berriz, otsailak 16an ospatuko da Hernaniko Kiroldegian, honetan Belabietako Muñagorri, Uzturpe, Samaniego eta Lizartzako Herri Eskolako taldeek parte hartuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!