Belabieta gimnastika taldeak ateak zabalik ditu

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2018ko irailaren 18a

Belabieta Kirol Klubak hasiera eman dio gimnastika erritmikoko 2018-2019 ikasturteari. Aurten ere, Ibarrako Belabieta kiroldegian izango dira gimnastika saioak.

Ordutegi eta egunak honela banatu dituzte:


Txikiak (5 urte, LH 1 eta LH 2): astelehenak 17:30-18:45 edo/eta ostiralak 17:30-19:00.


Benjaminak (LH 3 eta LH 4): asteazkenak 16:30-18:00 edo/eta ostiralak 17:30-19:00.


Alebinak (LH 5 eta LH 6): astearteak eta ostegunak edo astearteak eta ostiralak 17:30-19:00.


Infantilak (DBH 1 eta DBH 2): astearteak eta ostegunak 16:30-18:00 edo 17:30-19:00. Bestela, astelehenak 18:45-20:15 eta ostiralak 16:00-17:30.


Kadeteak (DBH 3-4): astelehenak 18:45-20:15 eta asteazkenak 17:30-19:00 edo asteazkenak 17:30-19:00 eta ostiralak 16:00-17:30.


Jubenilak (Batxilergo 1 eta 2): asteazkenak 19:00-20:30 eta ostiralak 16:00-17:30.
Seniorrak (18 urtetik gorakoak): ostiralak 16:00-17:30.


Informazio gehiago edo izena emateko 657 71 95 33 telefono zenbakira deitu behar da. Belabietatik gimnastika egitera animatu dituzte guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!