Euskadiko Txapelketa eta udako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2018ko ekainaren 8a

Larunbatean, ekainak 2, Durangoko Landako kirol gunean, kadete mailako Euskadiko Txapelketa jokatu zen. Bertan, Belabietako kadete taldeak parte hartu zuen, 15. postua lortuz.

Bikain aritu ziren tapizaren gainean eta kadete taldea osatzen duten gimnasta guztiak zoriondu nahi ditugu: Malen Ugartemendia, Maddi Esnaola, June Agirre, Helena Goikoetxea, Olaia Plazas eta Eider Lasarte.

Hurrengo topaketa Ibarran izango dugu, ekainak 15ean kurtso bukaerako jaialdia ospatuko baita kiroldegian, gainera jaialdi ostean afari merienda bat antolatuko dugu.

Uda kanpaina

Horrez gain, uda gainean dugula kontuan hartuta, uda kanpaina antolatuko dugu ekainak 25ean hasiko dena, Ibarrako kiroldegian, goizetan 9.30-10.30 txikien taldeak (5 -7 urte) izango du bere saioa eta 10.30-12.30 8 urtetik gorakoak, neska eta mutilei zuzenduta dago eta bertan gimnasiako ariketak, pilateseko luzaketak, Dalkrozeko ariketak eta gimnasian erabiltzen diren aparatuekin (soka,uztaia, zinta, pilota eta mazak) jolasak eta dantzak egingo ditugu. Interesa duen edozein anima dadila! Izen ematea 657 71 95 33 edo belabieta_ke@yahoo.es -en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!