Belabietakoak bikain Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2018ko maiatzaren 18a

Eskualdeko gimnastak podiumera igo dira; Alaitz Agirre Gipuzkoako txapeldun geratu da alebinetan.

Gimnastika erritmikoan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen maiatzaren 13an Azpeitian, alebin eta infantil mailetan. Ibarrako Belabieta taldeko Alaitz Agirre txapeldun geratu zen alebinetan. Infantil mailan Olaia Gartziarenak 3. egin zuen, uztaiarekin txapeldun geratuz eta pilotarekin hirugarren eginaz. Maddi Iguaran laugarren geratu zen. Nagore Imazek pilotarekin egin bezala. Haizea Telleriak ere oso lan ona egin zuen, 13. postua lortuz. Taldeka, Belabietako infantilek 5. egin zuten.

Arratsaldeko saioan, Infantil A mailan, Inko Oruesagasti Gipuzkoako txapeldunorde geratu zen, uztailarekin eta pilotarekin hirugarren geratuz.

Belabietakoentzat oso denboraldi ona izan da, Gipuzkoako Txapelketara sailkatze hutsagatik eta lortutako emaitzengatik.

Bestalde, bihar, Eibarko Ipurua kiroldegian Gipuzkoako Amateur Txapelketa jokatuko da eta bertan egongo dira Belabietako kadete, senior eta jubenilak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!