2018/10/13 17:30
Beertokiko lagunek, euren bi pasioak uztartzen dituen jaialdi bat antolatu dute datorren Urriaren 13rako. 6 musika talde igoko dira Villabonako berdura plazan montatuko den taulara. Tartean egongo da Olaia Toral abeslari billabonatarra, euskal kantu zein munduko beste hainbat abeslari klasikoen bertsio akustikoak jotzen. 20 urte taula gainean daraman Boogie Van talde oreretarrak ere parte hartuko du jaialdian. Rocka nagusituko den arren, rock mota ezberdin asko entzun ahal izango dira. Hyedra talde donostiarraren post-rockak, Bermeoko Urgatz taldearen popper-rocka edota Managaitz zarauztarren hardcore-punka, besteak beste. Eta azkenik, berlindik datorren Schwach taldeaz gozatu ahal izango dugu. Talde alemaniarrak, penintsulatik egiten ari den biran geldialditxo bat egingo du Billabonan Beertoki Fest jaialdian parte hartzeko. Jaialdia arratsaldeko 17:30etan hasiko da, hiru talde izango dira arratsaldean eta beste hiru gauean. Tartean, Beertokiko lagunek musika jarriko dute. Jaialdi guztian zehar garagardo artisaua, pintxoak eta razioak eskainiko dira. Sarrera doan izango da. Ondo pasa!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?