Garagardo artisauaren dastaketa Errota-Txikin

Erabiltzailearen aurpegia Beertoki 2018ko ekainaren 27a

17:00etan Garagardo dastaketa Mattinada eta Byra-ren eskutik eta ondoren 19:00etan Big Bob Railroad Blues talde donostiarra.

Ekaina amaitzear da eta Beertoki eguraldi ona aprobetxatzeko beste ekimen berri batekin dator. Villabona erdigunetik aldenduz, baina herritik atera gabe, arroako Errota Txiki tabernara doaz. Bertan Mattinada garagardo artisau ekoizle oiartzuarrekin dastaketa bat ospatuko dute. 2015ean sortutako etxe hau birritan egon da Beertokiren azokan, baina oraingoan, lasaiago, bere garagardoak hobeto ezagutzeko aukera izango da. David Corral, Mattinada etxeko garagardogilea egongo da bertan eta bere garagardoak aurkezteaz gain beraien lagunak diren Byra gasteiztarren bi garagardo ere eskainiko ditu.

Dastaketa itxia izango da, gehienez 20 lagunentzako, beraz lehenbailehen izena ematea gomendatzen da. Errota Txikin bertan eman ahalko da izena ekainaren 27a baino lehen eta 15 euroren truke 4 garagardo eta 4 pintxo eskainiko dira. Dastaketa ekainak 30, larunbatean izango da, arratsaldeko 17:00tan. Ondoren, 19:00 aldera, arratsaldea girotzen, Big Bob Railroad blues talde donostiarrak kontzertua eskainiko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!