Beertoki, garagardo artisauak eta musikak batu gaituen lagun talde bat gara. Herriari bizia emateko asmoz eta azoka bat egiteko asmoz elkartu ziren lagun talde bat. Gero eta gehiago gara, eta azokaz gain betse hainbat ekimen antolatzen ditugu urte osoan zehar herriko hainbat tokitan.
Aurten, azokaren hirugarren edizioa ospatuko dugu.
2016an ospatu zen lehen aldiz. Apirilaren 2an, urtero bezala aste santu ondorengo asteburuan. 2016an, Urtarrilean jarri ginen udalarekin kontaktuan, azoka eguna baino hiru hilabete lehenago. 24 ordu baino gutxiago falta zirela iritsi zitzaigun baimena.
2017an berriz, azokarako hiru aste falta zirela udalak segurtasun eta higiene proiektu bat eskatu zigun, arkitekto batek sinatuta. Kostata eta gure aurrekontuak superatuz, hau da, gure poltsikoetatik dirua jarriz, lagunen laguntzaz eta ate asko joaz. proiektua garaiz aurkeztea lortu genuen udalaren exijentziak beteaz.
2018an, azken uneko ezusteak ekiditeko asmoz, eskaria inoiz baino lehenago egin dugu, Abenduaren 1ean. Urteroko eskari berbera: pilotalekuaren erabilerarako baimena, mahai eta aulki gutxi batzuk, zakarrontziak, eta abar.
Azokarako hilabete falta zela, Martxoaren 8an, espero gabe, baimena ukatzen digun gutun bat jasotzen dugu. Azoka pilotalekuan egiten diren kirol jarduerekin bateraezina dela argudiatuz. Pilota partiduak zeudelakoan Behar Zanarekin harremanetan jarri ginen, baina hauek partidurik ez zegoela zihurtatu ziguten. Harritura, udalari bilera bat eskatu genion. Martxoaren 12an alkatearekin bildu ginen, erabaki horrekiko gure desadostasuna azaldu genion.
Gu, errekapazitatu eta baimena emango zigutelakoan geunden, baina martxoaren 19an, baimena ukatzen zigutela berretsi ziguten. Alternatiba bezala Txermingo ikastola jartzen zigutelarik. Guk beste bilera bat eskatu eta ukatu egin ziguten (denborarik ez zutela eta erantzuna ez zela aldatuko esanez)
Beertokiko kideok, haserre, Martxoaren 21eko plenora azaltzea erabaki genuen, udalaren erabakiarekiko gure desadostasuna eta preokupazioa adierazi genuen, bi aste faltan, azoka kolokan ikusten genuelako. Baina han ere ez genuen erantzun positiborik jaso.
Egoera honen aurrean, herriko eragileen babesa jasotzen hasi ginen, gai honek ez gaituelako guri bakarrik eragiten. Sinadura bilketa bat jarri dugu martxan, dagoeneko herriko 20 eragile baino gehiago eta 300 bat herritarrek sinatu dute.
Hau ikusirik, udalak beste bilera batera deitu gintuen martxoaren 26rako, goizeko 11.00tan.
Lau langile gazte gara, ezin dugu gure lanpostua edozein momentutan utzi, al duenak jai edo ordu batzuk libre hartu behar izaten ditu, beste batzuk ezinezkoa dugu gure lanpostua uztea. Gainera, gure jaiegunak galtzen ditugu. Proposamena telefonoz egiteko eskatu genien, baina pertsonalki biltzea nahiago zuten. Dena konponduko zelakoan, ahal zuenak lanetik atera eta pertsonalki bildu ginen, Beertokiko bi kide, udaletxeko bi ordezkarirekin. Bilera hasi bainio lehenago ohartarazi genien momentuan ez genuela erantzunik emango, bertan egon ezin izan zuten beste kideekin batera
erabaki behar genuelako. Udalaren proposamena berbera izan zen, txermingo ikastolan ospatzea azoka. Haserre, ezertarako lanetik aterarazteagatik, mahaitik altxa eta joan egin ginen.
Herrian zurrumurrua zabaldu da. Komunikabideak gaiari buruz hari dira, herritarrak, eragileak...
Guk ez dugu amore eman argumentu sendoak ditugulako.
Pilotalekua publikoa dela eta honek erabilera anitzak izan behar dituela aldarrikatzen dugu. Ados gaude pilotak lehentasuna izan behar duela, eta betebehar batzuk adostu behar direla pilotalekua egoera onean mantendu dadin.
Gure lana ahalik eta zuzenen eta egokien egiten saiatu gara beti. Gure betebeharrak betez, eskariak garaiz eginez, denborak ondo neurtuz. Udaletxeak exijitutako guztia bete dugu beti. Segurua, segurtasun eta higiene proiektua, eta abar. Garbiketaren aldetik, ez dugu inoiz inolako kexarik jaso ez Behar Zanaren aldetik, ez bizilagunen aldetik, ezta udaletxearen aldetik ere. Are gehiago, iaz alkateak berak pertsonalki deitu zigun garbiketagatik zoriontzeko.
Irailean hasten gara aste santu ondorengo azoka antolatzen, garagardogileekin kontaktatu, diru laguntzak lortu, segurua egin, materiala prestatu, edalontziak, kartelak...eta beste hainbat gauza, Hilabete faltan dena egina dago. Eta bai, oporretara joaten gara, baino lana eginda, azoka antolatuta.
Honek udalaren kritikek diotenaren aurka seriotasuna adierazten du. Eta azken momentuan, presupuestoak itxita, proiektu berri bat eta segurua berriro egiten hastea Txermingo ikastolarako ez. Hori ez dela serioa.
Atzo, apirilaren 4an, azoka baino hiru egun lehenago, udalak beste bilera batera deitu gintuen. ORAINGOAN BAIMENA EMAN DIGUTE. AZOKA PILOTALEKUAN OSPATUKO DA.
Udalak gure argumentuak ulertu ditu, eta aurten Beertoki azoka Behar Zana pilotalekuan ospatzea baimendu du. Eta urtean zehar pilotalekua erabiltzen dugun herriko eragileak bilera batera konbokatzeko asmoa ere adierazi digu.
Pozik gaude, baina zuhurrak gara. Zapore gazi-gozoz atera ginen atzoko bileratik. Udalak eragileen hitza kontuan hartuko duela esan digu, baina argi ikusi dugu udalak pilotalekuaren erabilerak mugatu nahi dituela.
Guk ordea, pilotalekuaren izaera publikoa eta honek erabilera anitzak izan behar dituela aldarrikatzen jarraituko dugu. Honenbestez sinadura bilkaterekin aurrera jarraituko dugu. Gure ekimena baimendu dute, bai, baina honek ez du ziurtatzen, aurrerantzean, beste ekimen batzuk baimentzea.
Polemika itxiz. Gaur, baimena izanik, garagardo azokaz hitz egin nahi dugu, aurtengo programazioa, berrikuntzak, eta abar.
Aurtengo berrikuntza nagusia homebrewer-ak izango dira, etxeko garagardogileak. Aritz eta Mikel Amondarain andoaindarrak garagardoa egiten egongo dira pilotalekuan bertan, in-situ. Prozesua luze xamarra da, eta hor egongo dira egunean zehar kurioso eta zaleei azalpenak ematen eta sukaldari lanetan.
Gastronomia aldetik, Eneko Amondarain eta Gorka Rico egongo dira, beraien razio eta mokadutxo bereziak eskaintzen. Eta tradizionalagoentzako, Goierriko talogileen postu bat egongo da pilotaleku kanpoan.
Musika aldetik ere berrikuntza bat daukagu. Eguerdiko 11 terdietan Loatzo musika eskolako Anakruxa taldeak kontzertua eskeainiko digu pilotalekuan. Gaualdean berriz, musikak jarraipena izango du Rainbow tabernan Tokan 2 La Polla taldearen bertsioekin, Apatx tabernan Dj Lambrettaren rock klasikoarekin, R-Bote tabernan Logozar musika elektronikoarekin eta RK tabernan Gatxet eta DZ herriko dj ezagunenekin.
Garagardoaren aldetik 17 etxe aurten ere, 60 bat garagardo mota desberdin. Denak artisauak, denak Euskal Herrikoak. Aurten lehen aldiz iparraldeko ordezkari bat izago dugu, La Superbe. Lehen aldia ere Basque OAK gernikarrentzak. Gainontzekoak iaz edo orain dela bi urte hemen egondakoak dira.
Zaborra gutxitzeko asmoz, aurten ez da plastikozko edalontzietan zerbitzatuko. Kristalezko edalontziak egongo dira salgai, 2,50€tan. Kamisetak eta sudaderak ere erosi ahalko dira, 12 eta 20€tan. Urtero bezala azokan egongo diren garagardo banarekin saski bat zozketatuko da. 60 bat garagardo desberdinez osatutako saski eder bat!
Sarrera doan da, eta goizeko 11etatik gaueko 11etara irekita egongo da azoka.
Bestalde Bertokik bere esker ona adierazi nahi die azoka polible egiten duten taberna, komertzio eta enpresa laguntzaileei. Eta eskerrak eman ere, egun hauetan, bere babesa eman diguten elkarte, eragile eta herritarrei. Lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Eta ez ahaztu, larunbatean, Beertoki azoka, Behar zana pilotalekuan.