Nola ibili mundua desorekatu gabe?

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Eizagirre 2023ko abuztuaren 4a

Josu Iztueta. Argazkia: Dani Blanco.

Klima larrialdiarekin eta energia krisiarekin gure bizi ohiturei buruzko galderak sortu zaizkigu: Zenbat bidaiatu eta nola? Josu Iztueta bidaiari ezagunak kontraesanen ispiluaren aurrean jartzera gonbidatu gaitu, tonu goxoan eta irribarre xamur batekin: «Ikusi beharra dago zer izan garen eta non ibili garen. Orain iritziak eman ditzakegu, baina sententziarik ez».

Bi bizipen oroitzen ditu Josu Iztuetak, munduko bazterrak ezagutzeko grina piztuko ziotenak: lehena umetakoa, Karibean jaio ziren hiru lehengusu beltzaranak lehen aldiz Tolosara etorri zirenekoa. «Hauek ez dira besteak bezalakoak eta ez dute euskaraz egiten» pentsatu zuen eta non bizi ziren ulertzeko hatzamarra mapan jarri zuenean «mundua handia eta anitza dela» iruditu zitzaion. Geroago, gehien markatuko zuena Tolosako Uzturre Mendi Elkartea izango zen, 1970eko hamarkada hasieran: «Hor bagenuen jende aitzindaria, Antxon Bandres, Lukas Mendikute, Mikel Arrastoa "Arrastro"... atzerrikoen hitzaldiak antolatzen zituzten, nazioartetik mendizaleak etortzen ziren Himalaiako edo Afrikako bizipenak kontatzera». 13-14 urteko gaztetxoa zen orduan Iztueta, eta ekonomikoki azkar egin zen burujabe; 15 urterekin hasi zen ikasteaz gain lan egiten eta lehenbiziko kotxea karneta baino lehenago eskuratu zuen, 17 urterekin, beste lagun batekin erdibana erosita: «Horrek eman zigun aukera Pirinioetara joateko, Europara, Suitzara lanera... Hor hasi zen bide bat, gerora furgoneta eta geroago Nairobitarra autobusa izango zena». 20 urterekin zaletasuna ia ogibide bihurtu zitzaion: «Besteen oporrak gure gustuko lan izan zitezkeela pentsatu genuen. Gerora ikusi nuen lan hura ez zela bizimodu erosoa baina bai gustukoa».

Jarraitu irakurtzen Argia.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!