«Irulegiko eskua komunitate barnetik datorren ahots bat da»

Erabiltzailearen aurpegia Urko Apaolaza Avila 2022ko aza. 14a, 12:27

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

Irulegiko aztarnategiko zuzendaria da 2017tik Mattin Aiestaran de la Sotilla (Tolosa, 1991). Aranzadiko kidea, iruritarra duela hamar urtez geroztik, historia ikasketak egin zituen EHUn, eta doktore tesiarekin ari da orain, Joxean Mujika irakasleak eta Jesús Sesma Nafarroako Gobernuko arkeologoak zuzenduta. Euskarazko inskripzioen aurkikuntzaz eta aztarnategiaren garrantziaz hitz egin digu: «Garai hartako irudi pribilegiatu bat dugu, falta genuena».

Irulegiko aurkikuntza paregabea hainbat urtetako lanaren emaitza da, kontatuko diguzu ibilbide hori?

Aranzadi 2007an sartu zen aztarnategian, bertako udalak eskatuta. Arangurenen oraindik auzolana indarrean dago, eta 2006an herritarrak gailurra garbitzen hasi zirenean tamaina handiko harlandu pare bat topatu zituzten. Bazekiten han Erdi Aroko gaztelu bat zegoela eta aztarnak aurkitzean ikusi zuten profesional batzuen laguntza behar zutela. 2007an lehen mugapen bat egin zen, eta hala jakin genuen mendi magalean behera bazegoela Burdin Aroko herrixka bat. Baina Arangurengo herriaren nahia zen lehendabizi gazteluan zentratzea. Hamar urteren ondoren, fase hori amaitutzat eman eta herrixkan hasi ginen lanean.

Beheko magalean, brontzezko eskuaz gain, aztarna esanguratsuak aurkitu dituzue. Zer ondorio atera daiteke?

Gutxienez lau herrixkaren faseak topatu ditugu gainjarrita, Brontze Arotik K.a I. mendera arte.

Beraien eguneroko bizitzako elementuak azaldu dira: zeramika, jaten zituzten animalien hezurrak, erreta kontserbatu diren haziak, eraikuntza aztarnak, janaria berotzeko sutegiak...  Horiek guztiak ez dira zerbait guztiz desberdina beraien inguruko herrietatik. Ebro arroaren influentzia hor dago, Akitaniarena ere bai, eta beraz, ondorioztatu dezakeguna da nahiko antzekoak zirela gainerako herriekin alderatuta.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, argia.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!