Koronabirusa

Espainiako Gobernuak baldintzak bigundu dizkie enpresei aldi baterako enplegu-erregulaziorako espedienteen ostean langileak kaleratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mai. 12a, 12:11
Patronalek eta Espainiako sindikatu nagusiek Gobernuarekin adostutako neurriak aurkezteko egindako streaming bidezko agerraldiaren irudi honetan, Nadia Calviño, Pablo Iglesias, Pedro Sanchez (Espainiako Gobernua) eta Unai Sordo (

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientetik atera eta jarduera ekonomikoa bueltatzean, enpresentzat ez da derrigorrezkoa izango lanpostuak sei hilabetez luzatzea. Espainiako Gobernuak sektore ekonomiko bakoitzaren “berezitasunak” kontuan hartuko dituela adierazi du.

Espainiako Gobernuak CEOE eta Cepyme patronalekin, eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du klausula berri bat sartzea ekainaren 30era arte luzatuko diren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan (ABEEE). Neurri berriaren arabera, espedientean sartutako langileei jarduera itzultzean sei hilabetez lanpostua mantentzeko obligazioa “malgutu” egingo da.

Hitzez hitz, honakoa dio Espainiako Gobernuaren klausula berriak: “Enplegua mantentzeko konpromiso hori baloratuko da sektore bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera eta aplikatu daitekeen lan-araudiaren arabera, kontuan hartuz, partikularki, urtaroen araberako enplegu aldakorra izaten duten enpresak”.

Aurretik, martxoaren 31n Espainiako Gobernuak onartutako 11/2020 Errege Dekretuan antzeko zerbait aipatzen zen ABEEEei dagokionez, baina jarduera kulturalei bakarrik zuzenduta. Orain berriz, ez da sektore konkreturik aipatzen eta horrek ateak irekita uzten ditu aldi baterako kontratuak egiten dituen edozein enpresak bere langileak ABEEEtik langabeziara bidaltzeko.

Patronalek puntu horretan presionatu zuten gehien Espainiako Gobernua, honek ABEEEak ekainaren 30era arte luzatu nahi izan zituenean. Eta badirudi lortu dutela PSOE-UP beren aldera mugiaraztea.

Espainiako Estatuan 500.000 enpresa eta 3,4 milioi langile daude ABEEEen sisteman gaur egun, osasun alarma hasi zenetik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!