[Argazkian: Goian, Iker Galartza (Gure Zirkua), Ane Miren (Gure Zirkua), Maite Rementeria (Egunean Behin), Bittor Poza (Egunean Behin), Xabier Arenaza (‘Hankak lurrin’), Iñaki Segurola (‘Hankak lurrin’), Bertha Gaztelumendi (‘Ez, eskerrikasko. Gladysen leihoa’), Sabino Ormazabal (‘Ez, eskerrikasko. Gladysen leihoa’), Maixa Olano (Berria) eta Manu Martínez (Judimendiko gazte asanblada). Behean: Unai Zabaleta (Gure Zirkua), Josu Azpillaga (Egunean Behin), Jakes Goikoetxea (Berria), Ivon Villarreal (Iruñerriko apustu etxeen kontrako plataforma), Gaizka Suárez (Eragin), Maitane Erro (Iruñerriko apustu etxeen kontrako plataforma), Ainara Pie de Hierro (Elkar-ekin) eta Maialen Sáez de Ocariz (Judimendiko gazte asanblada) / Argazkilaria: Dani Blanco].
31. edizioko sarituak honakoak izan dira:
IRRATIA: “Hankak lurrin” saioa (Xabier Arenaza, Iñaki Segurola eta Miel Rodriguez).
PRENTSA: Berria egunkariko igandeetako azalak (Jakes Goikoetxea eta Maixa Olanok jaso dute saria).
IKUS-ENTZUNEZKOA: “Ez, eskerrik asko. Gladysen Leihoa” dokumentala (Bertha Gaztelumendi eta Sabino Ormazabal).
INTERNET: “Egunean Behin” aplikazioa (CodeSyntax).
KANPAINA: Apustu etxe eta joko aretoen aurkako mugimenduak (Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Azpeitiko eragileak).
MEREZIMENDUZKOA: Gure Zirkua (Iker Galartza, Unai Zabaleta eta Ane Mirenek jaso dute saria).
Horrela argudiatu ditugu sariak:
Irratia:
Euskaraz umorea egiten duten saioak ez dira asko. Eta horietatik rara avis dira umore kabroia egiten dutenak. Hau da, politikoki zuzenaren mugak aintzat hartzen dituztenak, baina haiekin jolasteko, gainditzeko ala zuzenean bortxatzeko. Eta horri gehitzen badiogu, herri mailako irrati batean egiten dela, eskualdeko bi euskalki uztartuz, AHTa baino azkarrago hitz egiten eta hitanoz… artefaktua are bereziagoa da.
“Konkluixuk atáatzeko”, ez entzun. Baina buruko meloiari zukua atera nahi izanez gero, tartean algara batzuk eginez, hauxe da saioa.
Sakon ez, baina zeriyo eta propiyo hitzeitebe bi astean behingo juntadixuen 2013tik. Honen ta haren gañin lasai eta gozo ordubetez. Taberna batean arituko balira bezala, edo hobe esanda, taberna libre batean. Miel, Mamo eta Ogrue hirutasun santuba…
Jarraitu irakurtzen albistea hemen