«Pailazogintza klasikoan jaio ginen, baina pixkanaka herrigintzari begira sortu dugu»

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko urtarrilaren 26a

‘Lasarte-Oria berreuskaldundu dezagun’ euskara elkartearen bueltan sortutako pailazo taldea da Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Argia Saria jaso berri dute. Aiora Zulaika tolosarra da Pirritx.

“Poesia gutxi eta ekintza asko zegoen orduan, izenak berak ondo adierazten du” azaldu du Joxe Mari Agirretxe ‘Porrotx’ek. Euskalgintzaren bueltan 1987an martxan jarri zen talde honek 30 urte bete ditu pasa den abenduan, eta merezimenduzko saria jaso dute. “Oilo-ipurdia jarri zitzaigun sariaren berri izan genuenean. ARGIA euskaldunontzat erreferentzia da, eta gertuko sentitzen dugu. Herrigintzan aritzen gara biok, eta euskara dugu baloreak transmititzeko tresna. Txikien arteko enpatia eta elkarlana ere esan nahi du guretzat sari honek”, adierazi du.

“Pailazogintza klasikoan jaio ginen, baina pixkanaka herrigintzari begira sortu dugu, gai sozialei begira. Abiadura azkarregian doan mundu honi kolore pixka bat eman eta baloreak mantentzea da gure helburua”, esan du Agirretxek. Eta ez ditu ahaztu nahi izan urte hauetan guztietan eurekin lanean aritutako kolaboratzaile, musikari, abeslari eta bidean izan dituzten lagun guztiak.

Artikulu hau Argiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu Atariara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!