Honen helburuak Murgiako ikasleen euskararen erabilera sustatzea eta gure hizkuntzaren egoeraz hausnartzea ziren. Hori kontuan hartuta eta elkar ezagutzen hasteko, martxoaren bukaerara arte posta elektronikoaren bidez egon ginen harremanetan.
Baina udaberriarekin batera, martxoaren 21ean Alegiako institutura heldu ziren. Ongi etorria eman genien musika, dantza eta hamaiketako goxo batekin.
Irakasleek proposatutako jokoak lagungarriak izan zitzaizkigun gure harremana sendotzeko eta ondorengo ekintzak bideratzeko. Bazkaldu ondoren, Altzora igotzeari ekin genion, bertan Altzoko handiaren ibilbidea egin genuen, hango puntu garrantzitsuenak ikusiz. Ekintza hau amaitu ondoren, Alegiara itzuli ginen eta bertan arratsaldea elkar gehiago ezagutzen igaro genuen.
Hurrengo egunean, Donostiara joan ginen. Bi txandatan banatu ginen San Telmo Museoa bisitatzeko. Lehen txandakoak bisitan zeuden bitartean, besteek, taldeetan banatuta, hainbat ekintza egin zituzten, eta gero alderantziz. Eguna oso azkar igaro zitzaigun eta azken gaua zenez, guztiok batera afaldu genuen jatetxe batean.
Ostiralean, goiza bakarrik igaro genuen elkarrekin, ordu batean itzultzeko autobusa zain zuten eta arabarrek.
Goiz osoan zehar, euskarari buruzko jokoak egin genituen. Joko guzti horien atzean euskarari buruzko hausnarketa ezberdinak zeuden.
Egun gutxi hauetan gure hizkuntzaren errealitatearen berri izateko aukera ezin hobea izan dugu eta, aldi berean, beraiek, euskaraz bizitzea posible dela ikusi dute.
Orain gure txanda da, maiatzaren hamaseitik hemezortzira joango gara Murgiara. Euskara aspaldian entzun ez den leku batera eta bertan euskararen doinua zabaltzen saiatuko gara.
DBH 3