Ikastolaren eguna, 50. urteurrenarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2019ko maiatzaren 31

Ekainaren 2an, igandea, ikasle, irakasle eta gurasoen artean antolatzen duten eguna ospatuko dute. Egitarau berezia prestatu dute urteurren borobilaren harira.

Hau da prestatu duten egitaraua:

09:00. Ibilaldi neurtua.

11:00. Kalejira plazatik ikastolara.

11:00. Eskulanen erakusketa 13:00 arte, ikastolako gela borobilean).

11:30. Ipuin kontalaria.

12:15. DBHko laugarren mailakoei agurra eta omenaldia.

14:00. Bazkaria Anoetako frontoian. Norberak bere ontziak eta aho zapia eraman beharko ditu.

16:00. Kantu saioa.

16:30. Magia ikuskizuna.

17:30. Tailerrak txikientzat eta batukada gaztetxoentzat.

Euria eginez gero, ipuin kontaketa saioa, omenaldia, magia ikuskizuna eta arratsaldeko tailerrak kiroldegian egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!