Aurten Anoetako Herri ikastolan, DBH4 eta DBH1eko mailetan PROI delakoan, hau da, diziplina arteko proiektuetan oinarritutako ikas-irakaskuntza metodologian murgildu gara. DBH1eko ikasleen kasuan, lehen hiruhileko honetan, Euskara, Gaztelania, Gizarte eta Natur Zientzietako irakasgaietan landutako edukiak, herri mailan gauzatuko duten ekintza batekin borobildu ahal izango dute. Jolas eta Ekin erakundearen laguntzaz, eduki horiek, giza eskubideen ikuspegitik lantzeko aukera izan dugu. Kongresua, abenduaren 18an ospatuko den etorkinen nazioarteko egunaren inguruan kokatu dugu.
Kongresu hau oso berezia izango da; batetik, lehen aldiz ospatuko delako Anoetako herrian eta bestetik, DBH1eko ikasleek eramango dutelako aurrera. Horrez gain, gonbidatu bereziak izango ditugu gure artean, hain zuzen ere, Ekuadorretik eta Hondurasetik iritsitako ikasle taldetxo bat. Eta hori gutxi balitz, Jolas eta Ekin erakundearen gidaritzapean ere, kulturartekotasunaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Hona hemen egitaraua:
09:15. Honduras eta Ekuadorreko ikasleei harrera
09:30. Kongresuaren hasiera.
11:00. Gonbidatuei eskertza eta hamaiketakoa. (DBH1eko ikasleek ekarritako jakiez gain, zuzeneko musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera ere izango da).
12:00. Anoetako Herri Ikastolatik barrean gonbidatuei ibilbide gidatua.