Energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsua hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2018ko ekainaren 11

Ekainaren 8an, nazioarteko ingurumena eguna ospatzen den astearen barruan, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren mahai ingurua antolatu zuten Anoetako Herri Ikastolak, Anoetako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek.

Mahai inguruan 25 bat lagun elkartu ziren.

Bertan, Anoetako Herri Ikastolako DBH2ko ikasleek energiaren inguruan egindako lanketaren berri eman ziguten. Horrez gain, GoiEner Kooperatibako Agurtzane Allur eta Aitziber Errazkinek Kooperatiba gazte honen ezaugarri nagusiak ez ezik, gure argi indarraren faktura aztertzeko irizpideak plazaratu zituzten.

Amaieran ikasleek egindako lanaren inguruko ondorio eta proposamenak entzuteko aukera izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!