Inauteri jaialdia, otsailaren 7an, kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2018ko otsailaren 5a

Anoetako Herri Ikastolak antolatu du inauterietako jaialdia. Asteazkenean, otsailk 7, 19:00etan hasiko da jaialdia Abraham Olano kiroldegian.

Jaialdiko gai nagusia gizakiaren bizitzako garai desberdinak izango dira, haurdunalditik hasita zahartzaroa bitarte. Ikuskizunak irauten duen bitartean, gainera saski eder bat zozketatuko da.

Haur Hezkuntzakoek zahartzaroa irudikatuko dute; Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoek, helduaroa; Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoek, gaztaroa; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoek nerabezaroa; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoek haurtzaroa; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoek haurdunaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!