Euskararen Eguna, egun berezia Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2015eko abenduaren 4a

Egun berezia da abenduaren 3a. Euskararen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta, gure hizkuntza goratu eta maitatzeko egun seinalatu bihurtu dugu.

Goizeko pregoiaren ondoren, arratsaldean galarik onena jasotzeko prest zen borobila.
Lehendabizi HH1ekoek Uztaiak gora-gora dantzatu eta Tin tan tin tan olerkia eskaini ziguten, ondoren HH3koek Letren eta zenbakien kanta, LH5ekoek Guk euskaraz abestu zuten.

Jaialdiak jarraipena izan zuen DBH 1eko flash mobarekin eta LH 1 eta 2koen Euskara da Euskal Herri abestiarekin. Azkenik LH 6koek Euskaraz bizi nahi dut abestu eta kantatu ondoren LH 4koek gelako maskota aurkeztu ziguten.

Agenda 21eko aurtengo gaia aurkeztu zuten. Horrela kidetzeen emanaldia bukatu zen.

Ondoren Xabier Solano Esne Beltzako abeslaria elkarrizketatzeko txanda izan zen. Xabier Solanok abesti pare bat eskaini zituen eta ondoren Ikastolak bere kantarekin osatutako bideoa (jarraian ikusgai) ikusteko aukera izan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!