KORRIKArako dena prest!

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2015eko martxoaren 17a

Martxoaren 21ean pasako da Anoetatik. Korrika txikia martxoaren 23an izango da.

Dena prest dugu Ikastolan korrikari ongi-etorria emateko.

Martxoaren 18tik aurrera irratigintzako ikasleek korrikari buruzko informazioa jakinaraziko digute 9tan. Martxoaren 19rako, korrika hasten den egunerako, gela guztiekin ateratako argazkiarekin osatutako mosaikoa Ikastolaren kanpoaldean jarriko da.

Martxoaren 21ean pasako da korrika Anoetatik, goizeko 8ak baino lehen. Ikastolak erositako kilometroan lekukoa juntakideek eta DBH4ko ikasleek eramango dute. Guztiak gonbidatuta zaudete tokatu zaigun zatia gurekin korri egitera!

Martxoaren 23an berriz korrika txikia ospatuko dugu. 15:00etan ikastolatik abiatuko gara talde bakoitza dagokigun tokira eta 15:30ean Korrika Txikiari hasiera emango diogu. Hona hemen ziklo bakoitzak korritu beharko duen eremua:

DBH3-DBH4: Anoetako eta Irurako herriak banatzen dituen zubian (Errotaldean).Bertan, Irurako ikastolako ikasleek lekukoa pasako digute.
DBH1-2: Haizea taberna parean.
LH5-6: Idiakaitz auzoan.
LH3-4: Iturralden.
LH1-2: Iturtxulon ( 2.kalean).
HH: Argindegin.
Ondoren,manifestua entzungo dugu eta lehiaketako 3 irabazleei saria banatuko zaizkie. Bukatzeko, guztiontzat merienda.

BAGOAZ KORRIKA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!