Ikasleak Bidaiarien Txokoko finalean Ane Sanchez, Julen Urkia, Alba Etxebeguren, Unai Urkola, Janire Sanz eta Ainhoa Las Herasesk aurkeztu duten proeiktua, Bidaiarien Txokoak antolaturiko DBH4ko ikasleentzako bidaia bekako finalera iritsi da. Ikasleek 5 egunetan 500 €-ko aurrekontudun bidaia bat prestatu behar zuten. Bidaiak gai bat izan behar zuen lotura bezala eta 3 herrialde gurutzatu behar zituen gutxienez. Orain proiektua finalean defendatu beharko dute beste 2 talderen aurrean. Finala Bidiarien Txokoaren eraikinean (Tolosako Haur Liburutegiaren behe solairuan) izango da. Irabaziz gero bidaia egin ahal izango dute ekainaren 26tik 30era. Zorte on!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?