Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero legez, Anoetako Herri Ikastolan Ikastolako Festa ospatuko dugu datorren iganderako, ekainak 1. Egunean zehar hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu: ibilaldi neurtua, kalejira, eskulanen erakusketa, emanaldiak, futbol partida, bazkaria, sari banaketa eta denontzako jokoak. Gogotsu oso ari gara denok, guraso, langile, irakasle eta ikasle azkeneko ukituak ematen, igandean dena ezin hobe atera dadin. Lan taldeetan aritu behar dutenei beren jarrera eskertu eta igandera arte!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?