Hizki-marrazki lehiaketako sarien banaketa burutu zen ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2014ko maiatzaren 11

Udal ordezkariek 12 sariak banatu zituzten eta beste bat bertan kontatua eta marraztua izan zen

Ostegunean banatu ziren Anoetako udalak eta Herri Ikastolak urtero elkarrekin antolatzen duten HIZKI-MARRAZKI ipuin marraztuen lehiaketako sariak. 
 
Ikastolako borobilean burutu zen sari banaketa ekitaldian, KANTU KANTOI taldeko ipuin kontalariak eta ilustratzaileak epaimahaikideek aho batez aukeratutako ipuina: Toni gozogilea (Amets Arbelegi) kontatu eta marraztu zuten. Ondoren, kategori ezberdinetako 12 sariak banatu ziren. hona hemen irabazleen zerrenda.
 
A Kategoria
1. Hiru mutilak harrapatuta;   Aimar Postigo eta Josu Sanchez
2. Eberesten gailurra; Unax Olano-Lucia Caballero
3. Hiri galdua; Ainitze Tejeria 
 
B Kategoria
1. Espazioko bizitza; Aimar Jauregi-Jon Balda
2. Jostailuen mundua; Iker Carretero 
3. A zer partida arraroa; June Mendizabal-Maddi Aldabe
 
C Kategoria
1. Anoetako gizon galdua; Javier Amondarain eta Asier Mujika
2. Ezinezko maitasuna; Sara de Bustos eta Irati Ormazabal
3. Zoritxarrez errealitatean; Maria Lasa eta Maider Loidi
 
D kategoria
1. Bizitzak emandako bigarren aukera; Maite Barandarain eta Nerea Esandi
2. Odol negar; Unai Urkola
3. Amets oso erreala; Ane Etxeberria eta Maialen Sanz
 
 Zorionak guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!