Hizki marrazkiko sari banaketa maiatzaren 8an ikastolako borobilean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2014ko maiatzaren 5a

Liburuaren egunaren harira antolatzen den lehiaketaren sari banaketa eta beste zenbait ekintza astean zehar Ikastolan

Apirilaren 23a, liburuaren eguna, aurten aste santuko oporraldiaren barruan izan den arren, egun honen harira Anoetako Udalarekin batera antolatzen ditugun ekintzak ez dira bertan behera geratu eta aste honetan zehar gauzatuko dira.
 
Horrela, maiatzaren 6an Ikastolako hainbat guraso etorkinek euren herrietako ipuin eta pasadizoak kontatuko dituzte ikasgeletan euren jatorrizko hizkuntzetan. Raquel Estevez Katalanak lehen hezkuntzako 1 eta 2koei La leyenda de St Jordikontatuko die, Lorena argentinarrak lehen hezkuntzako 3 eta 4. mailakoei eta Richard Barrel inglesak The Gruffalo 5 eta 6. mailakoei.
 
Maiatzaren 8an berriz, arratsaldeko 3retan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoek ipuin kontalariaren bisita izango dute eta lauretatik aurrera Ikastolako borobilean ipuin kontalaria eta marrazkilariaren laguntzaz Hizki-marrazki lehiaketako sari banaketa burutuko da. Azken ekintza honetara gonbidatuak zaudete guztiak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!