Atzerriko hizkuntzetan pasadizoak, ipuinak,... kontatzeko gurasoen bila gabiltza

Ekimena liburuaren egunaren harira Udalak eta Ikastolak antolatzen dituzten ekimenen artean txertatzen da

Aurreko urteotan bezala, Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa martxan jarri dugu aurten ere Udala eta Ikastolaren artean. Ipuin lehiaketa honetan LH3 eta DBH4 bitarteko umeek hartzen dute parte, eta epaimahaikide batek erabakitzen du zeintzuk diren ipuin saridunak.

Hauek liburuxka batean jaso, eta aurten maiatzaren 8an (osteguna), ikastolan egingo den jaialdian banatuko dira.

Horren harira, eta lehiaketa hau umeengan irakurzaletasuna sustatzeko egiten dela gogoan hartuz, bururatu zaigu ideia polita izan litekeela jatorri desberdinetako gurasoak animatuko bazinate ipuinak, istorioak, eta bestelakoak kontatzera edo irakurtzera umeei zuen jatorrizko hizkuntzetan. Horrela, bide batez, kultur aniztasunaren aberastasuna ere azpimarratuko genuke.

Hona hemen, bada, gure proposamen zehatza: maiatzaren 5-9ko astean gelaren batean, zure jatorrizko hizkuntzan, zerbait kontatzera edo irakurtzera (ipuinak, pasadizoa, garai bateko istorioak, kantaren bat...) animatzen bazara edo inguruan norbait animatuko bazenu, jarri mesedez Ikastolarekin harremanetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!