Anoetako Herri Ikastolako atletek emaitza bikainak Gipuzkoako eskolarteko atletismo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2014ko apirilaren 4a

Mutilen taldeak lehen postua lortu zuen eta neskenak 3.ena

Pasa den asteburuan Ordizian ospatu zen eskolarteko atletismo txapelketan bikain aritu ziren Ikastolako neska mutilak.

Nesken taldea (Iratxe Blanco, Arantxa Olano, Ainhoa Aranburu, Laida Baron, Ane Urkola, Eneida Saldias eta MAria Lasak osatua) 3. izan zen taldeko 80 metro hesiak eta pisu jaurtiketa irabazi eta 80 metroko lasterketan bigarren izan ostean.

Mutilek berriz lehen postua eskuratu zuten 80 metro hesi, saltoan eta 4x80  erreleboan irabazita eta 80 metroko lasterketan bigarren egin ondoren. Taldea Unai Larrañaga, Jonh Cabang, Xabier Arrospide, Alejandro Herrero, Oier Huici, Ander Uranga eta Gabriel Herrerok osatu zuten.

Zorionak guztioi!

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!