0-7 urteko gurasoentzako formazioa saioa

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Herri Ikastola 2014ko apirilaren 3a

Txupetea, pardelak, kasketak, bakarrik jaztea, ... 0-7 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako 2. saio hezitzailea.

Datorren apirilaren 8an, 0-7 urte bitarteko gurasoei zuzenduriko saio hezitzailearen jarraipena eskainiko da Anoetako Ikastolan. Lehenengo hitzaldiak izan zuen arrakasta ikusirik eta guraso askok jarraitzeko gogoa adierazi zutenez, aurrekoari jarraipena emango dion bigarren saioa antolatu dugu.

Saioa Anoeta eta Irurako edozein gurasorentzako dago zabalik. Gai konkretu bati buruzko interesa edota jakin-mina izanez gero gainera, aurretik tutoreari jakinarazi eta honek adituen esku utziko du gaia saioan azter dadin. Galdera zein kezkak modu anonimoan entrega ditzakezue horrela nahi izanez gero.

Aurrekoan bezala, saioa gazteleraz izango da eta emaileak haurtzaroan adituak diren bi psikologo izango dira: Susana Chapartegui eta Oscar Martin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!