Anoetako Gaztetxearen XIX. urtemuga, prest

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2018ko martxoaren 15a

Apirilaren 6an hasi eta maiatza erdialdera arte luzatuko dira ekitaldiak. Antolatutako emanaldietako batzuk aurreratu ditu Anoetako Gazte Asanbladak:

Apirilak 6, ostirala

19:00. Terrazan hasiko da Reggae Gaua. Alde batetik Little Martin Selektah, Stepi Selektah eta Dabu Selektah (BassAgain Soinu Sistema) ariko dira. Bestetik bi abeslari izango dira: Irundik datorren Sista Kata lehenik eta Bilbotik datorren Novato, bere Minimalist album berria aurkezteko. Sarrera bost eurokoa izango da, baina arratsaldeko saioa dohainik izango da.

Apirilak 13, ostirala

18:00. Pasaiako badia dokumentala eskainiko dute gaztetxean eta egileetako bat bertan izango da azalpenak emateko.

Maiatzak 4, ostirala

22:30. Glaukoma eta Dabu Selektah taldeekin kontzertuak izango dira. Sarrerak aurrez eskura daitezke: www.musikaze.net/bidean webgunean edo apirilaren 14an gaztetxean 18:00etatik aurrera. Aurrez 8 euro, egunean bertan 10 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!