Gazte Eguna ospatuko dugu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2017ko abuztuaren 29a

Irailaren 2an, larunbatean, Anoetako Gaztetxeko Gazte Eguna ospatuko dugu. Belaunaldi berriari ongi etorria egingo diogu, egun osoko egitarauaren bidez.

Belaunaldi berriari ongi etorria egiteko baliatuko dugu eguna. Goizean, gosaria egingo dugu eta asanblada egingo dugu belaunaldi berriarekin batera. 

Ondoren, sagardo dastaketa egingo dugu; bitartean, paella ederra prestatzen arituko dira gazte asanbladako kideak. Bazkariaren ondoren, altxorraren bila jokoa egingo dugu herrian, eta poteoaren txanda izango da gero. 

Gauean, gaztetxean afalduko dugu eta Rodeo talde zestoarraren kontzertua eta DJ Koldoren emanaldia izango da goizaldera arte. Txirrisklasa ere banatuko dugu, jakina! 

Animatu eta parte hartu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!