Reggae gaua Anoetako Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2017ko apirilaren 19a

Ostiralean, Reggae Gaua antolatu dugu beste behin. Aurtengoan, Selektah Stepi & MC Kenitra eta Glamity Sound taldeak izango dira, baita Sustraijak taldea ere.

Apirilaren 21ean, ostirala, Reggae Gaua antolatu dugu beste behin. Aurtengo edizioan, Selektah Stepii & MC Kenitra eta Glamity Sound taldeek joko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera, platoetan reggae musikarekin giroa alaitzen.

Afal ondoren, Sustraijak taldearen kontzertua izango degu; kontzertua bukatu ondoren, Selektah-k lanean ariko dira gau guztian zehar. Sarrera doan izango da. 

Big up family! Boooooooomboclat!
More fyah!!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!