Ostiralean amaituko da Gabonetako egitaraua Anoetako Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2016ko urtarrilaren 4a

Gabonetako egitarauari amaiera emateko, ostiral honetan, hilak 8, Kortxoenea Gaztetxearen inguruko dokumentala eta mahai ingurua izango ditugu ikusgai 18:00etatik aurrera.

Gabonetan ez gara geldirik egon Anoetako Gaztetxean! Abenduaren 24an, umore ona eta zahatoak lagun, 60 bat gazte atera ginen baserriz baserri kantari, eta egunari segida emateko elkarrekin bazkaldu genuen.

Abenduaren 28an, Gure Kabuz ala Hil dokumentala ikusi genuen, eta abenduaren 30ean, drogen kontsumoaren inguruko hitzaldia izan genuen AiLaket elkartearen eskutik. Urtarrilaren 2an, "Sospechosos habituales" filma ikusi genuen.

Esan bezala, ostiraleko proiekzioarekin emango diogu amaiera Gabonetako egitarauari. Gonbidatuta zaudete!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!