Ostiralean, urriak 30, Lágrimas De Sangre eta Akort taldeen kontzertuak izango ditugu.
Larunbatean berriz, urriak 31, V. Urrifest eguna ospatuko dugu. Bertan, Euskal Herriko zenbait garagardo dastatzeko aukera izango dugu, arratsaldez plazan, eta gauean gaztetxean bertan. Gainera, Joxeans eta DJ Txinok girotuko dute gaua.
Etor zaitezte gurekin asteburuaz gozatzera!