Gabonak Anoetako Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2014ko abenduaren 18a

Gabonetan ere ez dugu aspertzeko betarik izango Anoetako gazteok. Izan ere, egitarau polita antolatu dugu gabonetarako:

Abenduak 24: 8:00tan geldituko gara Gaztetxean, eta baserriz baserri kantari ibiliko gara. Eguerdian, bazkaria egingo dugu denok elkarrekin.

Abenduak 26, 17:30tan: "Zohardia" dokumentalaren emanaldia.

Abenduak 30, 17:00tan: Haurrentzako jolasak eta ondoren txokolatada.

Urtarrilak 2, 20:30tan: Barrikotea, eta ondoren kantaldia

Urtarrilak 4, 18:00tan: "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalaren emanaldia

Besterik gabe, herritar guztiei dei egiten diegu ekintzetan parte hartzera! Ondo izan!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!