Larunbatean, IV. Urrifest

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2014ko urriaren 20a

Arratsaldeko 18:00etan emango diogu hasiera garagardo jaiari herriko plazan; bertan, Euskal Herriko zein garagardo bereziak dastatzeko aukera izango dugu. Euskal Herritik Hazparneko Etxeko Bob´s Beer eta Urdulizko Etxeandia garagardoak dastatzeko aukera izango dugu, eta Grinbergen eta Judas izango dira garagardo bereziak.
 
Gaueko 21:00etan afari berezia eskainiko dugu gaztetxera hurbiltzen den ororentzat, eta gaueko 23:00tatik aurrera Anoetarock eta Voltaia taldeen kontzertuak izango ditugu entzungai. Gauean, gaztetxean ere izango da Euskal Herriko zein garagardo bereziak dastatzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!