Larunbat honetan, hilak 24, Urtemuga Eguna izango dugu Anoetako Gaztetxean. Egun osoko egitaraua izango dugu, goizeko 10:30tatik hasita: boleibol txapelketa, patata tortila lehiaketa, bazkaria, poteoa, afaria, belaunaldi ezberdinetako kideek egindako antzerkia eta kontzertuak!
Gau guztian zehar, gainera, txirrisklasa banatuko da, eta sorpresaren bat ere egongo da!
Gonbidatuta zaudete!