Anoetako Gaztetxearen maiatzeko agenda

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2014ko maiatzaren 5a

Egitarau zabala antolatu dugu Anoetako Gaztetxean, 15. urteurrenaren harira.

Aurten Anoetako Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu. Urtarrilean hasi ginen urtemuga ospatzen eta apirilera bitarte hilabete bakoitzean arlo zehatz bat landu dugu: desobedientzia otsailean, parekidetasuna martxoan, elikadura subiraultza apirilean...

Kontuak kontu, azkenean ailegatu da maiatza, Anoetako gaztetxeak 15 urte betetzen dituen hilabetea, hain zuzen. Hori horrela, ospakizunek ez dute etenik, eta maiatzerako ere egitarau oparoa antolatu dugu gaztetxearen XV.urtemuga behar den bezala ospatzeko.

Horrela, dokumentala, hitzaldia, Belaunaldi Eguna eta Urtemuga Eguna izango ditugu maiatzean, besteak beste.

Ikusten duzuen moduan, maiatzean ere ez daukagu aspertzeko denborarik Anoetan! Etor zaitezte zuek ere gurekin batera gaztetxearen urtemuga ospatzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!