Hitzaldi arrakastatsua atzo

Erabiltzailearen aurpegia Anoetako Gaztetxea 2014ko apirilaren 24a

Hilabete berdea ospatzen ari gara Anoetako gaztetxean, eta horren barruan, atzo, hilak 23, 'Ba al dakigu zer den Elikadura Subiraultza?' hitzaldia eskaini zuen Aitor Aranburuk. Hitzaldi arrakastatsua zein interesgarria izan zen.

Apirileko ekitaldiak, ordea, ez dira amaitu; horrela, bihar, Katez eta Governorsen taldeak izango ditugu gaztetxeko oholtza gainean gaueko 23:00etatik aurrera. "Katez" Leitzeko gaztez osatutako musika talde berria da eta rock alternatibo estiloko beraien kanta zein bertsioak (Berri Txarrak, Rise Against, Latzen, Habeas Corpus...) jotzen dituzte. Governors taldea Arrasaten sortutako rock taldea da eta 2013. urtean argitaratutako Morphinapolis diskoa aurkeztuko digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!