Aitzakiak aitzaki… porrota etxera

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Uranga 2016ko martxoaren 8a

Larunbata eta arratsaldeko zortzirak. Aurreko asteko kantxa berdina, baina oraingoan aurkari ezberdina. Ez dakit afaltzeko gosea izan ote zen, edota egun osoko eguraldi txarrak kaltetu ote gintuen, baina Antigua Luberriko neskek argi erakutsi ziguten zein mailatan zeuden.

Jakin bagenekien aurkarietako zenbait taldekidek urte asko zeramatzatela saskibaloian jokatzen, baina hala ere, gogoz kantxaratu ginen TAKE-ko senior neskak.

Partida osoan zehar aurkariak aurretik joan ziren arren, tolosarrak ahalik eta saiakera gehien egin genituen erasoan aukerak sortuz, eta atzean gogotsu defendituz.

Aurrez hauen kontra lehiatutako partidan ikusi genuen bezala, bagenekien aurkari zaila izango genuela. Posible da errua ordutegiari botatzea, eguraldiari, goseari edota logureari… Aitzakiak aitzakia, porrotarekin itzuli ginen etxera baina honek ez digu datorren asteko partidarako gogoa kenduko!

1, 2, 3… xuxta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!