Aulkitik: "Uste baino kalte gehiago inauteriek"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Uranga 2016ko otsailaren 16a

Gogo handiz kantxaratu ginen senior taldeko neskak aste honetako partidara, Usabalen. Inauteriek nahikoa indar eta borrokatzeko gogoa eman zigutelakoan geunden, eta halaxe hasi genuen partida.

Baina joan diren bi asteetan egin ez ditugun entrenamenduak agerian gelditu ziren hirugarren laurdenetik aurrera.

Esan bezala, gogor hasi genuen partida defentsan, estutzeaz gain erasoan aukerak sortuz. Baina ohikoa den bezala, beherakada hirugarren laurdenetik aurrera etorri zen.

Bagenekien aurkari zaila genuela denboraldi hasieran jokatu genuen partida ikusita, baina burua altxa eta aurrera jarraitzea besterik ez da gelditzen. Datorren asteko partidan gogo berdinarekin hasi eta bukatuko dugulakoan…

1, 2, 3… xuxta!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!