Luberri

Erabiltzailearen aurpegia Alurr Dantza Taldea 2023ko martxoaren 30a

Talde baten ahalmen eta indarra elkartasunean dago. Gaur direnak izan zirenengandik ikasiz eta bide berriak esploratuz. Berriz sortu eta berrasmatzera behartuak aurkitzen dira.

Haien gazte izakera aldarrikatuz, zalantzaz betetako nortasun indartsuaz. Ez daude konforme eta mundua jarriko dute dantzan. Oin eta gorputzekin haien bizitzren historia idatziz.

Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorez, ametsez, miñez eta simñez. Baina beti irriz eta festarako egarriz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!