Itsas Lapurrak- Teaser

Erabiltzailearen aurpegia Alurr Dantza Taldea 2022ko apirilaren 25a

Itsas Lapurrak, Alurr Dantzaren ikuskizun berria.

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere… Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea.

Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsaiaren bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko.

Alurr Dantza Taldeak, Itsas Lapurrak ikuskizunarekin garai hartako bizipenak dantzatzen eta antzezten ditu. Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuren kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.

Datuak:

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide.
  • Koreografia: Aiert Beobide (Haatik Dantza Konpainiaren ekoizpena)
  • Jantziak: Ramon García.
  • Iraupena: 50 minutu.

Informazio gehiago: Itsas Lapurrak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!