Matrikulazioa, uztailaren 9tik hasita irailera arte egin daiteke. Klaseak, berriz, urrian hasiko dira. Izena emateko, matrikulazio orriak bete beharko dira, adin eta talde bakoitzaren izen eta ordutegiekin.
Inprimakiak betetzearekin batera, bi kontu korronte hauetakoren batean sartu beharko da dirua, gai moduan dantzariaren izen-abizenak eta taldea jarriz:
KUTXA: 2095 5043 95 1061832035
LABORALA: 3035 0141 81 1410032926
Balleta eta solte txapelketarako klaseak
Aurten, bi berrikuntza izango dira Alurren. Alde batetik, balleteko bi talde egongo direla jakinarazi dute, baten ordez: bat, 8-12 urte bitarteko haurrentzat, eta bigarrena, 13 urtetik gorakoentzat. Klase hauek Katixa Perea irakasleak emango ditu.
Horrez gain, dantza solte txapelketetako klaseak izango dira astearte zein larunbatetan
Edozein zalantza argitzeko 635757048 telefonora deitu daiteke.