BA -gina -gara -goaz ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia Alurr Dantza Taldea 2017ko urtarrilaren 31

Lehengo ostiralean, Alurr dantza taldeak BA -gina -gara- goaz ikuskizuna aurkeztu zuen goraino bete zen Ibarrako kiroldegian.

Dantza taldeko gazteenek kurtsoan zehar ikasi eta prestatuko dantzek girotutako gaua izan zen lehengo ostiraleakoa. LH1eko umetxoetatik hasi eta lehenengo batxilergoko gaztetxoek arte jardun zuten. Urritik hasi ziren dantza hauek prestatzen eta ilusio eta gogo handiz erakutsi zuten ordura arte ikasitakoa. Tradizioa eta berrikuntzak uztartu ziren bertan eta baita mota eta kolore askotako jantziak ere.

Emanaldiaren izenburuak bestalde, urte luzeetako bidea eta bidaia errepresentatzen ditu. Ibarrako kultura sustatzen gogor lanean aritu direnak. Eta nola ez, urte luzez gehiagoz jarraitzeko asmoarekin. Uzturpeko aste kulturala ixtea benetan plazer bat da betiko moduan, baina beti amaitzen dugu irribarre batekin ahoan ikusleen txalo zaparradak entzutean. Alurr dantza taldeak gogor egiten du lan horrelako emanaldi mundialak aurrera atera daitezen eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu jo eta ke aritu zareten irakasle, zuzendari, tekniko eta guraso guztiei. Pausoka eta erritmo biziz egiten dugun bidaia honetan, BAgina, BAgara eta BAgoaz; denok gara Alurr.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!