Alurr dantza taldea Usurbilen

Erabiltzailearen aurpegia Alurr Dantza Taldea 2017ko urtarrilaren 4a

Pasa zen asteartean Alurr dantza taldeak KALERA KALERA egitasmoarekin bat egin zuen arratsalde kultural bat eskaintzeko asmoz. Dantza taldeari zegokionez, ekitaldia 18:30ean hasi zen eta "Bi punturen artean" emanaldiaren zatitxo bat dantzatu zuten gure dantzariek. Ekitaldi honen partaidetza talde kuiltural askori eman zitzaien eta aldez aurretik eskerrak eman nahiko genituzke gugan pentsatu izanagatik, eta nola ez, arratsalde hartan bertan Usurbilgo frontoia txalo zaparradez berotu zuten guztiei. Lehen aipatu dugun emanaldiaren zatitxoa, 2015eko ekainaren 6an estreinatu zen Tolosako Leidor aretoan. Artzeren poemetan inspiraturiko gogoetak kontatzen dira dantza pausoez eta Carmiña Dovaleren (beti bi puntuen artean) irudiez. Estreinakoz plazaratu genuen egunetik parebat urte pasa diren arren, Aiert Beobidek asmatutako koreografiek oraindik badute zer adierazi eta zein melodiatan dantzatu honelako egunetarako ere. Gazteek Ramon Gartziaren eta Alurren jantziekin dantzatu zuten orduan ere. Presoak etxera ekartzerako garaian ere, espetxea eta etxetik, bi puntuetatik zein ote da biderik laburrena? Ederrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!