Bihar hasiko da Altzoko II. Frontenis Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2016ko abenduaren 9a

Aurten ere, hogeita hamahiru bikotek eman dute izena Otsabiope Gaztetxekook antolatu dugun ekimen honetan. Larunbatean, abenduak 10, goizeko 9:00etan emango zaio hasiera txapelketari.

Abenduaren 10 eta 11n jokatuko dira lehen kanporaketak. Finalaurdenak, finalerdiak eta finala berriz hurrengo asteburuan, 17-18an hain zuzen, jokatuko dira. Partida guztiak Altzo Muinoko frontoian jokatuko dira. Parte-hartzaileen artean, modalitate honetan oso trebatuak dauden batzuk eta saiatu ugari daude. Giroa ziurtatuta dago, baina animo guztiak eskertuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!