Altzoko II. Frontenis Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2016ko azaroaren 22a

Ostegunean amaitzen da Altzoko II. Frontenis Txapelketan izena emateko epea. Otsabiope gaztetxeak antolatu du lehengo urteko esperientzia polita berriz bizitzeko asmoz.

Aurtengoan ere Altzoko gazte asanbladak plan bikaina antolatu du abenduaren bigarren astebururako. Altzotar zein beste herrietako jendearentzat zabalik dagoen frontenis txapelketa, hain zuzen ere, eta 15 urtetik gorako guztiek parte har dezakete.

Izena emateko epea azaroaren 24an amaituko da, eta horretarako Elordi elkartean, udaletxean zein gaztetxeko korreo elektronikoan (altzokogaztetxea@gmail.com) izango da aukera.

Txapelketa binaka izango da eta bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko garaian bikoteko kide bakoitzaren izen-abizenak eta telefono zenbakia jarri beharko dira, eta txapelketako lehen partida egunean jarri beharko da dirua. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!