I. Areto futbol txapelketa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2016ko ekainaren 12a

Otsabiope Gaztetxeak I. Areto futbol txapelketa antolatu du. Izen ematea irekita dago. 14 urtez goiko edonork har dezake parte. Txapelketa Altzoko Imaz Bertsolaria eskolako zelaian jokatuko da.

Uda gerturatzen ari da eta Otsabiope Gaztetxeak hainbat ekintza jarriko ditu martxan, eta horien artean, areto futbol txapelketa.

Txapelketa uztailaren 18-24 bitartean jokatuko da, hau da, hilaren 4. astean. Final handia, uztailaren 29an arratsaldeko 5etan jokatuko da.

Izen ematearen epea uztailaren 9an amaituko da. Izen ematea Segoretxe tabernan, Elordi elkartean, udaletxeko arkupean zein Otsabiope Gaztetxeko helbidean (altzokogaztetxea@gmail.com), egin daiteke. Bertan, taldearen zein taldekideko ordezkariaren izena eta telefono zenbakia adierazi behar dute.

Taldea gutxienez 4 kidek osatu beharko dute, 3 jokalari + atezain 1. Talde bakoitzak 15€ ordaindu beharko ditu lehen partidaren egunean. 14 urtez goiko nahi duten guztiek har dezakete parte; talde-kide kopuruak ez du mugarik.

Neurketa guztiak, Altzoko Imaz Bertsolaria eskolako futbol zelaian jokatuko dira.

Txapelketa ligaxka edo kanporaketa modukoa izango da, talde kopuruaren arabera. Materiala (baloia...) antolatzaileen esku.

Antolatzaileek talde bakoitza kolore batekin lotuko dute. Honela, ahal bada taldeko kide guztiek kolore horretako nikia eramatea eskatuko da, taldeak bereiztea du helburua.

Edozein zalantza baduzue jarri harremanetan Otsabiope Gaztetxearekin: altzokogaztetxea@gmail.com.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!