Tantoek erakusten dute estua izan dela altzotar eta amezketar gazte bion arteko partida. Estua ez ezik gorabeheratsua ere izan da. Ibai Amundarain, amezketarra, 15 eta 12 galtzen joatetik 16-19 irabazten jartzera pasa da. Ez du ordea etsi Enaitzek eta 19na berdintzea lortu du. Ibairentzat izan dira hurrengoa biak eta 19-21 jarri da aurretik. Bazirudien partiduak bazuela nagusia, baina altzotarrak egin ditu hurrengo hiruak jarraian eta berarentzat izan dira lehen saria eta 80 urte barru ere gogoratuko den I. Frailetako Pilota Txapelketaren irabazlea izatearen ohorea.
Bukatzeko, Otsabiope Gaztetxekoek ondo merezitako sariak banatu dizkiegu bi finalistei eta ikusleen txaloaldi beroa jaso dute. Hurrengo urtera arte!