Frailetako finala erabakita

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2016ko apirilaren 3a

Ibai Amundarain amezketarrak eta Enaitz Aizpitarte altzotarrak jokatuko dute I. Frailetako Pilota Txapelketako finala, gaur arratsaldean, 17:30etan hasita. Finalera iristeko, hurrenez hurren, Iñaki Altunari eta Mikel Goitiari irabazi diete.

Iragarri bezala atzo egun osoan aritu ziren pilotan Altzoko Frailetako frontoi txikian. Giro ona eta, batez ere arratsaldean, pilotazale dexente arrimatu zen sailkapen partidak ikustea. Arratsean jokatu ziren azken laurdenak (Jon Luzuriaga-Iñaki Altuna; Mikel Artola-Ibain Amundarain; Imanol Irazustabarrena-Enaitz Aizpitarte; Julen Goñi-Mkel Goitia)  eta erabakita geratu ziren gaur goizean jokatu diren finalaurreak.

Makarrak begietatik kendu gabe oraindik, 9:00etan hasi dira final-aurreak. Bi altzotar aritu dira lehen partidan: Enaitz Aizpitarte eta Mikel Goitia; lehenak irabazi du 22-20 oso larri ibli eta gero, 13-19 galtzen joan da-eta. Bigarrenean, Iñaki Altuna alegiarra eta Ibai Amundarain amezketarra lehiatu dira eta azken hau atera da garaile 22-19; partida oso estu joan da 19-19 arte eta une erabakigarrian hobeto moldatu da amezketarra.

Finala, arratsaldeko 17:30etan jokatuko da Altzoko Frailetako Frontoian eta, ondoren, sari banaketa egingo da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!