Larunbatean hasiko da I. Frailetako Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2016ko martxoaren 29a

Larunbatean goizeko 9:00etan puntuan hasiko da I.Frailetako Pilota Txapelketa. Altzoko Karmeliten komentuko frontoi politean jokatuko dira partida guztiak. Sarrera doan da. Gustua duzuen guztiak gonbidatzen zaituztegu Otsabiope Gaztetxekook.

Beñat Murua eta Aitor Altuna alegiarrek, Karmenzaleak behar, izango dute hemendik 80 urtera ere gogoratuko den -aupa Txirrita!- txapelketa honi hasiera emateko ohorea.

Goi-goi mailako 26 pilotarik eman dute izena. Kanporaketak izango dira partida guztiak: galtzen duena txokora! Finala igandean, apirilararen 3an, arratsaldeko 17:30ak aldera jokatuko da eta bertan izango dita AltzoTB-ko kamerak.

Zorte guztei. Onenak irabaz dezala. Altzotarra baietz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!