I. Frailetako lau eta erdiko txapelketa abian!

Erabiltzailearen aurpegia Otsabiope - Altzoko Gaztetxea 2016ko otsailaren 28a

Otsabiope Gaztetxeak I. Frailetako lau eta erdiko txapelketa antolatu du. Izen ematea irekita dago. Parte har dezakete 14 urtez goiko nahi duten guztiek. Txapelketa Karmeliten frontoiean jokatuko da pilota gozoekin eta eskuz buruz buru.

Parte hartzeko: Seotxe tabernan, Elordi elkartean, udaletxeko arkupean zein Otsabiope Gaztetxeko helbidean, altzokogaztetxea@gmail.com, eman behar da izena, izen-abizena eta telefono zenbakia jarriz.

Txapelketa, Aste Santuetako 2. astean jokatuko da eta bakoitzak 5€ ordaindu beharko ditu. Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte eta partaide kopuruaren arabera kanporaketa edo ligaxka egingo da.

Final handia apirilaren 3an arratsaldeko 17:00etan jokatuko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!